TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Bastegieta
EtxebizitzaAuzoa: Lumo
Bastegieta izenaren atzean baliteke “bastategi” izena egotea, bastak egiten diren lekua. Bastak zaldi gainean ibiltzeko jarlekuak dira. Bastategi izenean bi antzeko silaba daude bat bestearen ondotik “tate” eta halakoetan sarri bat galdu egiten da.
Ahozko erabileran soinua jaso izana akatsa dela esan daiteke; bizkaieraren erabileraren aurkako joaera izateaz gain, fogerazioetan eta beste dokumentazioan “s” grafiaz dokumentatzen da eta.
Bastegieta baserri-multzo inguruan jaiotzen den erreka laburra da, Zarratuko errekan isurtzen ditu urak. Berriatuan eta Mallabiko Gerea euzoan ere Bastegieta izeneko etxeak egon dira.





