TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Barrenkale
KaleaEsanguraren aldetik beheko kalea esan gura du, eta barrena eta kale berbez eraturik dago. Erdarazko dokumentu zaharretan calle yusera lez itzultzen dute, yuso, erdara zaharrean, behea baitzen. Euskarazko lehehengo hitzak dituen Erroixako monasterioak Suso eta Yuso dira. Dirudienez, 1511n dokumentu batean jasotzen den bezala “Yausaondoko errebala” izena zeukan kale honek. 1704an “Tercera” izenarekin ageri da. 1920ko hamarkadan Isidoro Leon izen patronimikoa eman zioten, aintzinako Gernikako alkatearen izena.
Sinonimoak: Isidoro Leon, Yausaondoko errebala, Tercera





