TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Barbarena (-a)
EtxebizitzaBarbara hitza, jabearen edo bizilagunaren izena, eta -ena jabetza atzizkiaz eratorritako etxe-izena. Lehenengo elementua, -ena atzizkiaz lagundurik doa eta halakoetan deitura, izena edo ezizena izan ohi da. Ahoz, arrunta den bezala, lehenengo testigantzetan ageri den bokal arteko -n- desagertu egin da. Ez da hain arraroa emakume izenak etxeak izendatzea eta izen hau bera, ekialdeko erara, Barbararena, dugu Berriobeiti eta Lizasoaienen nafarroan.
Nahiz eta biztanle-entitate ofiziala Gernika-Lumo izan, Lumoko baserria da. San Luzia ermita inguruan dago, Arana auzoan bete-betean.





