Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

TOPONIMIA ETA KALETEGIA

Azokakalea (-a)

Kalea

Azoka, merkatua, eta kalea hitzez konposatutako izena da, hain zuzen ere kale honetan egiten zen-eta garai batean merkatua. Azoka bebaren etimoak erromantzetik jasotako azoque arabismoan du jatorria. Dirudienez, hiri-agirian, 1366an agertzen da Azoque forma lehenengoz. Errotulatuz gero, ez da generikorik gehitu behar ez euskaraz ez erdaraz, berezkoa du kale hitza eta Euskaltzaindiaren irizpideei jarraituta desegokia da Azokakale kalea bezalako formak erabiltzea. Dirudienez garai batean Frantseskale esaten zioten, Frantziako Konbentzio Gudaren ostean, bertan frantses asko bizi zen eta.

Artekalearekin paralelo dago, Adolfo Urioste kalean hasi eta San Juan kalean amaitzeko.

Sinonimoak: Arostegikantale, Frantseskale

Urtea

Era

Testuingurua

Iturria

1745

Calle de Azoque

1796

Azoquecalle

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta