TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Arteagana (-a)
BasoaArtea zuhaitz-izena eta gana hitzaz konposatutako baso-izena da. 1923ko kartografia zahar batean ager da Artiagane formaz. Amaierako -e Arana (Arane) toponimoarekin gertatzen den bezala, deklinabide kaltetu baten ondoriozko eragina da, baina jatorrizko forma -a amaieraduna da. Beste dokumentaziorik izan ezean ezin zehaztu dezakegu, baina baliteke Artea barik Arteaga izatea leheneno zatia, izan ere Arte da hitza eta amaierako -a artikulua izanik, hitz konposaketetan galdu ohi da, eta jasotako forman Artiagana ageri da; horrek adieraz lezake Arteaga dela lehendabiziko elementua. Arteaga artea zuhaitz izena eta-aga ugaritasuna adierazten duen atzizkiaz eratutako toponimoa da, eta forma ohikoagoa da baso izenetan erabiltzeko. Arteaga (artea zuhaitzen basoa) izeneko basoaren gaineko baso-mendia esan nahi du beraz.





