TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Aranbarrena (-a)
EtxebizitzaDok.: Aranbarrena (1704, 1745, 1796, 2004), Aranbarrene (1922). Arana eta barrena hitzez osatutako baserri-izena da, alegia, Arana baino barrurago edo beherago zegoela adierazten du izenak, hain zuzen ere bidean aurrerago baitago. Barrena posposizioa beste hainbat toponimotan topatzen dugu, Barrenkalebarrena kale-izenean esate baterako. Ikus. Arana baserri-izenaz esandakoa.





