TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Amunagaerreka
IbaiaBitxia da 1963an argitaratua, baina XX. Mende hasieran Eleizalde Brenosak jasotako forma, eta Voces Toponomasticas Vascas” izenburuko lanean argitaratu zuen aipua: “Trama-erreka (vulg. Tauberreka)”, alegia, vulg. Laburduraren bidez herritarrek ahoz Tauberreka esaten ziotela adierazten du. Bi izenetan ageri da baserri izena (Trama eta Amunaga) eta erreka izen generikoa. Normala da euskal hidronimian erreka pasatzen den inguruko baserri izen bera ematea errekari.
Muxika udalerriaren muga naturala da. Errekaren gorengo zatiari Tamaerreka esaten diote eta behekoari, hain zuzen ere Amunaga baserri paretik pasatzen denari, Amunagaerreka.
Sinonimoak: Bekoerreka, Tramaerreka





