TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Allezilla
EtxebizitzaDok.: Allezilla (1704), Ailajira (1745), Allazilla (1796). Etimoa ezezaguna da. Dagoeneko izen bereko etxea dokumentatzen da 1704ko fogerazioetan. Ahoz Alesille esaten zaion arren, amaierako -a > -e bihurtzen da deklinatzean erabiltzen den bokal epentetikoaren eraginez, beste izen batzuetan gertatzen den legez.
Toponimo iluna da, erdal itxurakoa bada ere, ez dirudi erdal etimoduna denik. Arana auzoko etxea, Gernikara BI-635 errepidetik sartzerakoan ezkerreko aldean dago.





